martes, 31 de diciembre de 2013

Abestia, txirula eta dantzak

Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatu genuenez, 5. mailako ikasleek gimnasioan egiteko abestiak eta dantzak prestatu genituen. Nahiz eta hasieran urduri egon, azkenean primeran egin genuen!!



viernes, 27 de diciembre de 2013

miércoles, 25 de diciembre de 2013

Gabonak

Gabonak ailegatu dira eta beti bezala ospatu ditugu. Hori aprobetxatuko dugu zuei zoriontzeko.

                                  GABONAK, GABON
                                  ZORIONAK, ZORION
                                     URTE BERRI ON

 

Kontsumo tailerrak

Gabonetako oporrak baino lehenago kontsumo tailerrak izan ditugu eskolan. Guk bi hauetan parte hartu dugu: internet eta etiketak. Inetresgarriak izan dira eta gauza pilo ikasi ditugu, gainera oso ondo pasatu dugu.

PASABIDEKO ERAKUSKETA

Gure pasabidean gelan burutatako lan batzuk ipini ditugu hiruhilabetean zehar. Horretaz aparte, gabonak direnez, apaingarri politak jarri ditugu!! Hona hemen argazki batzuk etxetik ikusteko...




sábado, 14 de diciembre de 2013

INGURUNEKO LANAK

Ingurune klasean taldeka lan batzuk prestatu ditugu: Aurora borealak, tsunamiak, tifoiak, sumendiak eta tornadoak. Aukera bikaina izan da edukin berriak ikasteko, ordenagailua hobeto erabiltzeko eta lagunen artean lan bat egiteko. Datorren astean klasekideen aurrean aurkeztuko dugu. 





miércoles, 11 de diciembre de 2013

Gabonak ospatzen

Gaur Gabonak zoriontzeko postalak trukatu ditugu. Orain dela bi aste papertxo batzuk egin genituen eta haietan 5.mailako ikasleen izenak zeuden, sartu genituen poltsa batean eta bakoitzak bat hartu zuen begiratu gabe. Gero tokatzen zitzaionari postala egin behar zion oso ondo apainduta eta barrutik berari buruzko gauza positiboak idazten. Ondoren batu genituen guztiak jasotzen zuenak ez jakiteko nork idatzi zion eta gaur elkartu gara banatzeko. Oso polita izan da eta asko gustatu zaie.

Zorionak eta Urte Berri on!


martes, 3 de diciembre de 2013

Armiarma

Gaur joku polit bat egin dugu, armiarma sarea egiteko. Borobilean eseri gara eta artile bola bat elkarri botatzen hasi gara. Jokuaren mamia zen batak besteari bota baino lehen gauza positiboa esan behar ziola, adibidez: zuri botatzen dizut bihotz onekoa zarelako. Honela sare bat osatu dugu eta barruan guztiok geuden. Gero sarea desegiterakoan eskerrak eman behar genizkion bota digunari. Honela oso ondo sentitu gara sare barruan geundenean eta gutaz zerbait polita entzun dugunean, gainera pozik jarri gara beste bati hitz politak esaten. Horretaz gain konturatu gara batzuetan apurtzen dela sarea elkarri errespeturik gabe hitz egiten diogulako eta jarraituko dugu jarrera lantzen gure arteko harremanak hobetzeko.

 

lunes, 2 de diciembre de 2013

PATIO JOLASAK

Hemen duzue argazki batzuk patio jolasak egiten dugunean ikusteko. Primeran pasatzen dugu zelai errera, uztaietara, sokara...jolasten!


domingo, 10 de noviembre de 2013

Landareen erreinua (aurkezpena)

Hona hemen talde batek egin zuen aurkezpena. Lan handia egin zuten guztiek lana burutzeko, diapositibak prestatzeko eta aurkezpena egitean!




jueves, 31 de octubre de 2013

AUTONOMIA FITXEKIN LANEAN

Hemen gaude autonomia fitxekin lan egiten. Aurten egiten dugun proiektu berri bat da. Taldeka kokatuta gaude eta aste bakoitzean arduraduna txandakatzen da. Bakoitzak bere lana du eta amaitzen duenean taldeko arduradunak zuzentzen dio. Oso dibertigarria da guztiok parte hartzen dugulako!



viernes, 25 de octubre de 2013

AURKEZPENAK

Kaixo ikasleak:
Hemen duzue zuek burututako power pointak. Espero dut etxean aurkezpenen entseguak egiteko baliogarria izatea.
Agur bero bat.
Miren


 





lunes, 21 de octubre de 2013

Eskola 2.0

Hasi gara ikasgelako ordenagailuak erabiltzen. Hasieran korapilatsua izan da, batez ere izenburua jartzea, baina berehala harrapatu dugu eta ekin diogu lanari. Oso dibertigarria izan da.




viernes, 18 de octubre de 2013

MIKROSKOPIOAREKIN LANEAN

Pasaden astean , mikroskopioarekin intsektuak, hostoak eta zenbait gauza ikusten egon ginen. Oso dibertigarria izan zen eta espero ez genituen emaitzak aurkitu genituen.


jueves, 17 de octubre de 2013

IKASTURTEAREN HASIERA


5. mailara iritsi gara. 3. zikloan gaudenez lanari gogor ekingo diogu. Espero dugu aurten gauza ugari ikastea eta gure arteko harremanak estutzea.



miércoles, 26 de junio de 2013

viernes, 21 de junio de 2013

IKASTURTEAREN AMAIERA


UDAZ GOZATU ETA OSO ONDO PASA OPORRETAN !!! 


ARGITXOREN EGUNA

Gaur ikasturtearen amaiera ospatu dugu , festa bikaina izan dugu eskolan. Argitxo eta bere laguntzailea Haur Hezkuntzako umeengana joan dira opariak banatzearekin batera euskeraz hitz dezaten animatzeko.

EUSKADIN ZEHAR

Proiektua oso baliogarria izan da gure herriko historiaz eta kulturaz informazioa bilatzeko. Gero, guk informazioa erabiliz taldeka hainbat lan egin ditugu.


Agate Deunaren baseliza


jueves, 20 de junio de 2013

EUSKADIN ZEHAR

Hirugarren hiruhilekoan zehar teknologia berriak eta lankidetza garatzeko asmoz " Euskadin zehar " proiektuan parte hartu dugu. Segurako eskola publikoarekin (Gipuzkoan)egindako lanak partekatuko ditugu. Hona hemen guk egindako lan batzuk:

IBAIAK

Gaur 6.mailako ikasleei ibaiei buruzko aurkezpen bat erakutsi diegu. Oso urduri geunden baina azkenean oso ondo atera zaigu.


URKIOLARAKO IRTEERA

Pasaden ekainaren 10ean,  9:45etan La Floridako aparkalekuan geunden. Guztiok mendirako botak eta motxilak eramaten genituen. Minutu batzu pasatu eta gero, autobusa etorri zen , motxilak konpartimentu batean utzi genituen eta hortik abiatu ginen abesten " Nork egin du.... ?"
Urkiolako parke naturalera iristean taldeak egin genituen. Nire taldekook ibilbide bat egin genuen. Lehenengoz, landareak sailkatu genituen, gero ikatza egiteko txondorra ere ikusi genuen eta Ane izeneko monitoreak,  Urkoilako pagoak zergatik diren desberdinak azaldu zigun.
Gero,  bide bat lokatzez beteta hartu genuen, Toki Alai zentrora iristen zena.
Toki Alain geundenean, hamaiketakoa hartu eta gero, bideo bat eta Urkiolako fauna zein den ikusi genuen.
Geroago, hezurrak aztertu genituen lupa batekin eta prismatiko batzuekin zozoak, kaskabeltzak eta beste hegazti batzuk ikusi genituen.
14:45etan bazkaldu genuen eta 15:45etan autobusa hartzera joan ginen. Autobusean pelikula bat ikusi genuen.
Nire ustez, guztiok oso ondo pasatu genuen eta gainera, asko ikasi genuen.

                                                                                     Óscar  González

Pasaden ekainaren 10ean Urkiolara autobusez joan ginen. Autobusak Zitroenean itxaron zuen gu heldu arte. Ondoren motxilak utzi eta autobusera igo ginen. 
Ordu bat gutxi gorabehera autobusean egon ginen.
Urkiolara ailegatu ginenean hiru taldetan banatu gintuzten, nire taldeko irakaslea Ane deitzen zen.
Anek fitxa batzuk eman zizkigun, lehenengo orrialdean zuhaitz mota batzuk beren ezaugarriekin agertzen ziren eta guk ikusitako zuhaitza zein zen asmatu behar genuen gero, zuzenketa egin genuen eta egia esan, orokorrean oso ondo egin genuen.
Ondoren, mendian zehar  ibili ginen eta bidea lokatzez beteta zegoen. Beranduago hamaiketakoa jan genuen eta ordu batean Urkiolari buruzko bideo bat ikustera abiatu ginen, jarraian, prismatikoak hartuta hegaztiak ikusten saiatu ginen.
15:45etan berriro autobusa hartzera joan ginen Barakaldora bueltatzeko.
Urkiolarako irteeran oso ondo pasatu nuen eta ikusi nituen animaliak asko gustatu zitzaizkidan.

                                                                                 Izan Martín

miércoles, 12 de junio de 2013

URKIOLARAKO IRTEERA

Pasaden ekainaren 10ean, Urkiolako parke naturalera joan ginen.Ikasturte honetako azken irteera izan zen. Asko ikasteaz gain oso ondo pasatu genuen, gainera zorte handia izan genuen eguraldiarekin. Atera genituen argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu :

jueves, 6 de junio de 2013

EUSKARA PIZTUZ

Gaur, ekainaren 6an "Euskara piztuz " izeneko jaia ospatu dugu. Goizeko hamaiketan, Herriko plazan Barakaldoko beste ikastetxeetako ikasleekin bildu gara. Seigarren mailakoek gelan prestatutako bertsoak abestu dituzte eta jarraian , gu eszenatokira irten gara gure dantza egiteko. Beste eskolako ikasleek prestaturiko bertsoak eta dantzak ere ikusi ditugu. Festa bukatzeko DJ batek jarritako musikarekin dantzatzen gozatu gara. Primeran pasatu dugu, hurrengo urtean errepikatzea espero dugu !

domingo, 21 de abril de 2013

GOSARI OSASUNGARRIAK



                        
                      GOSARI  BIHOTZ-OSASUNGARRIAK

Pasaden apirilaren 18an, eskolan gosari osasungarri bat egin genuen.
Eskolako bideo-gelan andereñoak bideo bat bi aldiz erakutsi zigun oso laburra zelako. Bideoan osasuntsu gozaltzeko zer jan behar den azaldu ziguten.
Gero, jantokira gosaltzera joan ginen : sagarra, esnea, kakaoa, oliba olioa, urdaiazpiko egosia eta ogia.
Nire eguneroko gosaria pixka bat desberdina izaten da, nik ez dut urdaiazpikorik edo ogirik jaten.
Ondo gozaltzea garrantzitsua da ondo sentitzeko eta energia edukitzeko.
                                              Mikel Presedo

domingo, 14 de abril de 2013

KONTSUMO TAILERRETAKO ARGAZKIAK

KONTSUMO TAILERRAK

Aste honetan parte hartu dugu bi kontsumo tailerretan, oso interesgarriak izan direnez zuekin partekatu nahi ditugu:

                     
                                  TEKNOLOGIA  BERRIAK

Gaur patio ostean tailer bat eduki dugu teknologia berriei buruz. Neska batek , Kristina deitzen zenak, teknologiari buruzko gauza asko azaldu dizkigu.

Sare sozialetan ( facebook, twenty... ) sartzen garenean  ez ditugu gure datu pertsonalarik eman behar , esatebaterako gure helbidea, zein eskolatan ikasten dugun, gure senideen izenak edo datuak ...

Zure gurasoek  zer egiten duzun ordenagailuarekin jakin behar dute hankarik ez sartzeko eta gainera ez sartu argazki intimoak zeren agian ikusi ahal ditu zuk nahi ez duzun pertsona batek eta gero engainatu ahal zaitu; hoberena da hainbeste argazki ez jartzea eta pribatasuna jarri, kontuan hartu zure lagun minak beste pertsona bati (  zuk ezagutzen ez duzuna) bidali ahal dizkiola.

Erabiltzen duzun pasahitza segurua izan behar du, bestela zure profila edo kontua lapurtu ahal dizkizute.

Interneten bidez egindako irain, mehatxu edo iruzkin mingarriak salatu ahal dira.

Niri tailer hau asko gustatu zait , oso erraz mehatxatu edo engainatu ahal gaituztela konturatu naizelako.

                                                                  Alba  Rodríguez 



Gaur goizean, patiotik etorri eta gero, emakume bat etorri da gure klasera tailer bat egitera, emakume hori Kristina deitzen zen eta tailerra teknologia berriei buruz izan da.

Geroxeago, mahaiak mugitu ditugu taldeka jartzeko eta ordenagailuak erabili ditugu programa batean sartzeko.

Jarraian, denon artean sare sozialez hitz egin dugu, nork zeukan twenty, facebook, habbo, wazzap...

Kristinak azaldu digu arrisku asko daudela sare sozialak erabiltzen ditugunean eta kontuz jokatu behar dugula gure argazkiak publikatzean, profila betetzean, beste pertsonekin hitz egitean...

Aholku batzuk ere eman dizkigu, adibidez etxera heltzean txarto ditugun datuak aldatzeko, erabiltzen dugun pasahitza hiru hilabetetan behin  aldatzeko arazoak ekiditzeko eta erabiltzen dugun pasahitza segurua izateko zortzi karaktera izan behar dituela baina jarri behar dira letra larriak , xeheak, zenbakiak eta ikurrak. Horretaz gain, interneten datu pertsonalarik ez ipintzeko eta ezezagunekin ez hitz egiteko ere aholku digu.

                                                        Chelsea Esteban




                      
                                              ETIKETAK

Etiketei buruzko tailerra eskolan egin dugu. Taldeka eta jolasen bidez , elikagai batzuren etiketak aztertu ditugu.

Etiketak oso garrantzitsuak dira, bestela nola jakingo genuke zein motatako osagai dauden produktu batean,irungitze-data, zein enpresak ontziratu duen ... eta azken finean oinarrizkoa den informazioa jasotzeko beharrezkoak dira etiketak.

Hainbat produkturen etiketak aztertu ondoren ondorio hauek atera ditugu:
  • Ontziratutako produktu guztiek etiketa izan behar dute.
  • Etiketetan  datu hauek agertu behar dira: produktuaren izena, marka, osagaiak, pisua, iraungitze- data, enpresuaren datuak.
  • Kontsumitzaile arduratsuak izan behar dugu eta produktuen etiketak irakurri behar ditugu arazoak ekiditzeko.
  • Publizatearen eraginagatik batzuetan produktu bat marka batekin lotzen dugu.
  • Produktu bat erostean,  kontuan hartuko dugu prezio-kalitatea eta ez dugu erosiko bakarrik komunikabideetan atera eta ezagunagoa delako produktu hori.

Landu ditugun tailerrak oso interesgarriak izan dira, txikitatik kontsumitzaile arduratsuak izaten ikasi behar dugulako.