Gaur Gabonak zoriontzeko postalak trukatu ditugu. Orain dela bi aste papertxo batzuk egin genituen eta haietan 5.mailako ikasleen izenak zeuden, sartu genituen poltsa batean eta bakoitzak bat hartu zuen begiratu gabe. Gero tokatzen zitzaionari postala egin behar zion oso ondo apainduta eta barrutik berari buruzko gauza positiboak idazten. Ondoren batu genituen guztiak jasotzen zuenak ez jakiteko nork idatzi zion eta gaur elkartu gara banatzeko. Oso polita izan da eta asko gustatu zaie.
Zorionak eta Urte Berri on!
No hay comentarios:
Publicar un comentario