Pasaden ekainaren 10ean, 9:45etan La Floridako aparkalekuan geunden. Guztiok mendirako botak eta motxilak eramaten genituen. Minutu batzu pasatu eta gero, autobusa etorri zen , motxilak konpartimentu batean utzi genituen eta hortik abiatu ginen abesten " Nork egin du.... ?"
Urkiolako parke naturalera iristean taldeak egin genituen. Nire taldekook ibilbide bat egin genuen. Lehenengoz, landareak sailkatu genituen, gero ikatza egiteko txondorra ere ikusi genuen eta Ane izeneko monitoreak, Urkoilako pagoak zergatik diren desberdinak azaldu zigun.
Gero, bide bat lokatzez beteta hartu genuen, Toki Alai zentrora iristen zena.
Toki Alain geundenean, hamaiketakoa hartu eta gero, bideo bat eta Urkiolako fauna zein den ikusi genuen.
Geroago, hezurrak aztertu genituen lupa batekin eta prismatiko batzuekin zozoak, kaskabeltzak eta beste hegazti batzuk ikusi genituen.
14:45etan bazkaldu genuen eta 15:45etan autobusa hartzera joan ginen. Autobusean pelikula bat ikusi genuen.
Nire ustez, guztiok oso ondo pasatu genuen eta gainera, asko ikasi genuen.
Óscar González
Pasaden ekainaren 10ean Urkiolara autobusez joan ginen. Autobusak Zitroenean itxaron zuen gu heldu arte. Ondoren motxilak utzi eta autobusera igo ginen.
Ordu bat gutxi gorabehera autobusean egon ginen.
Urkiolara ailegatu ginenean hiru taldetan banatu gintuzten, nire taldeko irakaslea Ane deitzen zen.
Anek fitxa batzuk eman zizkigun, lehenengo orrialdean zuhaitz mota batzuk beren ezaugarriekin agertzen ziren eta guk ikusitako zuhaitza zein zen asmatu behar genuen gero, zuzenketa egin genuen eta egia esan, orokorrean oso ondo egin genuen.
Ondoren, mendian zehar ibili ginen eta bidea lokatzez beteta zegoen. Beranduago hamaiketakoa jan genuen eta ordu batean Urkiolari buruzko bideo bat ikustera abiatu ginen, jarraian, prismatikoak hartuta hegaztiak ikusten saiatu ginen.
15:45etan berriro autobusa hartzera joan ginen Barakaldora bueltatzeko.
Urkiolarako irteeran oso ondo pasatu nuen eta ikusi nituen animaliak asko gustatu zitzaizkidan.
Izan Martín
No hay comentarios:
Publicar un comentario