martes, 3 de diciembre de 2013

Armiarma

Gaur joku polit bat egin dugu, armiarma sarea egiteko. Borobilean eseri gara eta artile bola bat elkarri botatzen hasi gara. Jokuaren mamia zen batak besteari bota baino lehen gauza positiboa esan behar ziola, adibidez: zuri botatzen dizut bihotz onekoa zarelako. Honela sare bat osatu dugu eta barruan guztiok geuden. Gero sarea desegiterakoan eskerrak eman behar genizkion bota digunari. Honela oso ondo sentitu gara sare barruan geundenean eta gutaz zerbait polita entzun dugunean, gainera pozik jarri gara beste bati hitz politak esaten. Horretaz gain konturatu gara batzuetan apurtzen dela sarea elkarri errespeturik gabe hitz egiten diogulako eta jarraituko dugu jarrera lantzen gure arteko harremanak hobetzeko.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario