martes, 31 de diciembre de 2013

Abestia, txirula eta dantzak

Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatu genuenez, 5. mailako ikasleek gimnasioan egiteko abestiak eta dantzak prestatu genituen. Nahiz eta hasieran urduri egon, azkenean primeran egin genuen!!



viernes, 27 de diciembre de 2013

miércoles, 25 de diciembre de 2013

Gabonak

Gabonak ailegatu dira eta beti bezala ospatu ditugu. Hori aprobetxatuko dugu zuei zoriontzeko.

                                  GABONAK, GABON
                                  ZORIONAK, ZORION
                                     URTE BERRI ON

 

Kontsumo tailerrak

Gabonetako oporrak baino lehenago kontsumo tailerrak izan ditugu eskolan. Guk bi hauetan parte hartu dugu: internet eta etiketak. Inetresgarriak izan dira eta gauza pilo ikasi ditugu, gainera oso ondo pasatu dugu.

PASABIDEKO ERAKUSKETA

Gure pasabidean gelan burutatako lan batzuk ipini ditugu hiruhilabetean zehar. Horretaz aparte, gabonak direnez, apaingarri politak jarri ditugu!! Hona hemen argazki batzuk etxetik ikusteko...




sábado, 14 de diciembre de 2013

INGURUNEKO LANAK

Ingurune klasean taldeka lan batzuk prestatu ditugu: Aurora borealak, tsunamiak, tifoiak, sumendiak eta tornadoak. Aukera bikaina izan da edukin berriak ikasteko, ordenagailua hobeto erabiltzeko eta lagunen artean lan bat egiteko. Datorren astean klasekideen aurrean aurkeztuko dugu. 





miércoles, 11 de diciembre de 2013

Gabonak ospatzen

Gaur Gabonak zoriontzeko postalak trukatu ditugu. Orain dela bi aste papertxo batzuk egin genituen eta haietan 5.mailako ikasleen izenak zeuden, sartu genituen poltsa batean eta bakoitzak bat hartu zuen begiratu gabe. Gero tokatzen zitzaionari postala egin behar zion oso ondo apainduta eta barrutik berari buruzko gauza positiboak idazten. Ondoren batu genituen guztiak jasotzen zuenak ez jakiteko nork idatzi zion eta gaur elkartu gara banatzeko. Oso polita izan da eta asko gustatu zaie.

Zorionak eta Urte Berri on!


martes, 3 de diciembre de 2013

Armiarma

Gaur joku polit bat egin dugu, armiarma sarea egiteko. Borobilean eseri gara eta artile bola bat elkarri botatzen hasi gara. Jokuaren mamia zen batak besteari bota baino lehen gauza positiboa esan behar ziola, adibidez: zuri botatzen dizut bihotz onekoa zarelako. Honela sare bat osatu dugu eta barruan guztiok geuden. Gero sarea desegiterakoan eskerrak eman behar genizkion bota digunari. Honela oso ondo sentitu gara sare barruan geundenean eta gutaz zerbait polita entzun dugunean, gainera pozik jarri gara beste bati hitz politak esaten. Horretaz gain konturatu gara batzuetan apurtzen dela sarea elkarri errespeturik gabe hitz egiten diogulako eta jarraituko dugu jarrera lantzen gure arteko harremanak hobetzeko.

 

lunes, 2 de diciembre de 2013

PATIO JOLASAK

Hemen duzue argazki batzuk patio jolasak egiten dugunean ikusteko. Primeran pasatzen dugu zelai errera, uztaietara, sokara...jolasten!