miércoles, 26 de junio de 2013

viernes, 21 de junio de 2013

IKASTURTEAREN AMAIERA


UDAZ GOZATU ETA OSO ONDO PASA OPORRETAN !!! 


ARGITXOREN EGUNA

Gaur ikasturtearen amaiera ospatu dugu , festa bikaina izan dugu eskolan. Argitxo eta bere laguntzailea Haur Hezkuntzako umeengana joan dira opariak banatzearekin batera euskeraz hitz dezaten animatzeko.

EUSKADIN ZEHAR

Proiektua oso baliogarria izan da gure herriko historiaz eta kulturaz informazioa bilatzeko. Gero, guk informazioa erabiliz taldeka hainbat lan egin ditugu.


Agate Deunaren baseliza


jueves, 20 de junio de 2013

EUSKADIN ZEHAR

Hirugarren hiruhilekoan zehar teknologia berriak eta lankidetza garatzeko asmoz " Euskadin zehar " proiektuan parte hartu dugu. Segurako eskola publikoarekin (Gipuzkoan)egindako lanak partekatuko ditugu. Hona hemen guk egindako lan batzuk:

IBAIAK

Gaur 6.mailako ikasleei ibaiei buruzko aurkezpen bat erakutsi diegu. Oso urduri geunden baina azkenean oso ondo atera zaigu.


URKIOLARAKO IRTEERA

Pasaden ekainaren 10ean,  9:45etan La Floridako aparkalekuan geunden. Guztiok mendirako botak eta motxilak eramaten genituen. Minutu batzu pasatu eta gero, autobusa etorri zen , motxilak konpartimentu batean utzi genituen eta hortik abiatu ginen abesten " Nork egin du.... ?"
Urkiolako parke naturalera iristean taldeak egin genituen. Nire taldekook ibilbide bat egin genuen. Lehenengoz, landareak sailkatu genituen, gero ikatza egiteko txondorra ere ikusi genuen eta Ane izeneko monitoreak,  Urkoilako pagoak zergatik diren desberdinak azaldu zigun.
Gero,  bide bat lokatzez beteta hartu genuen, Toki Alai zentrora iristen zena.
Toki Alain geundenean, hamaiketakoa hartu eta gero, bideo bat eta Urkiolako fauna zein den ikusi genuen.
Geroago, hezurrak aztertu genituen lupa batekin eta prismatiko batzuekin zozoak, kaskabeltzak eta beste hegazti batzuk ikusi genituen.
14:45etan bazkaldu genuen eta 15:45etan autobusa hartzera joan ginen. Autobusean pelikula bat ikusi genuen.
Nire ustez, guztiok oso ondo pasatu genuen eta gainera, asko ikasi genuen.

                                                                                     Óscar  González

Pasaden ekainaren 10ean Urkiolara autobusez joan ginen. Autobusak Zitroenean itxaron zuen gu heldu arte. Ondoren motxilak utzi eta autobusera igo ginen. 
Ordu bat gutxi gorabehera autobusean egon ginen.
Urkiolara ailegatu ginenean hiru taldetan banatu gintuzten, nire taldeko irakaslea Ane deitzen zen.
Anek fitxa batzuk eman zizkigun, lehenengo orrialdean zuhaitz mota batzuk beren ezaugarriekin agertzen ziren eta guk ikusitako zuhaitza zein zen asmatu behar genuen gero, zuzenketa egin genuen eta egia esan, orokorrean oso ondo egin genuen.
Ondoren, mendian zehar  ibili ginen eta bidea lokatzez beteta zegoen. Beranduago hamaiketakoa jan genuen eta ordu batean Urkiolari buruzko bideo bat ikustera abiatu ginen, jarraian, prismatikoak hartuta hegaztiak ikusten saiatu ginen.
15:45etan berriro autobusa hartzera joan ginen Barakaldora bueltatzeko.
Urkiolarako irteeran oso ondo pasatu nuen eta ikusi nituen animaliak asko gustatu zitzaizkidan.

                                                                                 Izan Martín

miércoles, 12 de junio de 2013

URKIOLARAKO IRTEERA

Pasaden ekainaren 10ean, Urkiolako parke naturalera joan ginen.Ikasturte honetako azken irteera izan zen. Asko ikasteaz gain oso ondo pasatu genuen, gainera zorte handia izan genuen eguraldiarekin. Atera genituen argazki batzuk erakutsi nahi dizkizuegu :

jueves, 6 de junio de 2013

EUSKARA PIZTUZ

Gaur, ekainaren 6an "Euskara piztuz " izeneko jaia ospatu dugu. Goizeko hamaiketan, Herriko plazan Barakaldoko beste ikastetxeetako ikasleekin bildu gara. Seigarren mailakoek gelan prestatutako bertsoak abestu dituzte eta jarraian , gu eszenatokira irten gara gure dantza egiteko. Beste eskolako ikasleek prestaturiko bertsoak eta dantzak ere ikusi ditugu. Festa bukatzeko DJ batek jarritako musikarekin dantzatzen gozatu gara. Primeran pasatu dugu, hurrengo urtean errepikatzea espero dugu !