domingo, 22 de junio de 2014

Argitxo eguna

Ikasturtea amaitu da, lan gogorra egin ondoren merezita dauzkagun oporrak ailegatu dira. Egun hori, alde batetik alaia izan da, baina beste aldetik  tristea ikaskide batzuk datorren ikasturtean ez direlako gurekin egongo institutura joango bait dira. Beno hori ez da agurra izango irailan berriro elkar ikusiko dugulako. Espero dugu oso ondo pasatzea eta atsedena hartzea gogoz hasteko. Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta ikusi arte.
Ondo pasa!!!!!
 
 

lunes, 16 de junio de 2014

AZKEN TXANGOA

Ekainaren 12an Artziniegara joan ginen. Horko museoa bisitatu genuen, antzineko bizitza nolakoa zen ikusi genuen eta oso polita izan zen. Gero landa batera joan ginen jolastera eta primeran pasatu genuen!


martes, 3 de junio de 2014

DENBORA-LERROA

Ingurunen, "Historiaurrea" gaia landu berri dugunez, guztion artean hurrengo denbora-lerroa osatu dugu:


IPUIN IBILTARIA IRAKURTZEN

Ostiralean 1. mailako ikasleen aurrean guk egindako ipuin ibiltaria irakurri genuen. Kontu handiz pronuntziatu genuen eta puntuazio markak errespetatu. Oso interesgarria izan zen guretzat eta txikientzat!



Ipuin ibiltariaren irakurketa

lunes, 19 de mayo de 2014

Euskal museoa

Gaur Euskal museora joan gara metroz. Bilboko alde zaharrean dago, metro geltokitik oso hurbil. Hiru solairu ditu eta hor arrantzari buruzko gauzak ikasi ditugu. Beheko solairuan Mikeldi famatua dago, ikusgarria benetan!
 
 

domingo, 11 de mayo de 2014

BASO BIZIDUNA

Bi tailer egiteko aukera izan dugu. Lehengoa martxoan izan zen eta tribu desberdinen bizimodua aztertu genuen. Bigarrena ostiralean izan genuen eta tolerantziari buruzko ariketetan eta jolasetan parte hartu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun!
Baso biziduna

martes, 22 de abril de 2014

Adibidez

Gure gelako Dani Sanchesek parte hartu du Adibidez aldizkariak antolatu duen lehiaketan, jarraian ikus dezakezue bere lana. Eskerik asko parte hartzeagatik!
 
 
 .