Gaur Euskal museora joan gara metroz. Bilboko alde zaharrean dago, metro geltokitik oso hurbil. Hiru solairu ditu eta hor arrantzari buruzko gauzak ikasi ditugu. Beheko solairuan Mikeldi famatua dago, ikusgarria benetan!
lunes, 19 de mayo de 2014
domingo, 11 de mayo de 2014
BASO BIZIDUNA
Bi tailer egiteko aukera izan dugu. Lehengoa martxoan izan zen eta tribu desberdinen bizimodua aztertu genuen. Bigarrena ostiralean izan genuen eta tolerantziari buruzko ariketetan eta jolasetan parte hartu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun!
Baso biziduna
Baso biziduna
martes, 22 de abril de 2014
Adibidez
Gure gelako Dani Sanchesek parte hartu du Adibidez aldizkariak antolatu duen lehiaketan, jarraian ikus dezakezue bere lana. Eskerik asko parte hartzeagatik!
.
Gure lanak
Ingurune dibertigarria izan daiteke, batez ere geure gaiak prestatzen ditugunean. Hori dela eta hemen gaude gure ikaskideen aurrean aurkezpenak egiten.
miércoles, 9 de abril de 2014
PATIO JOLASAK
Bi asteazken hilero "txikiengana" joaten gara haiekin jolasteko. Abesti batzuk ikasi ditugu jolasak martxan jartzeko. Bi taldetan banatzen gara; bata goiko patiora joaten da lehengo ziklokoekin egoteko, eta bestea haur hezkuntzara. Esperientzia oso polita eta dibertigarria iruditzen zaigu!
sábado, 29 de marzo de 2014
sábado, 22 de marzo de 2014
Txistulariak eskolan
Aste honetan Barakaldoko txistulariak eskolara etorri dira. 5. mailakook ostegunean bideogelan egon ginen haien azalpenak entzuten, bideo bat ikusten eta haiek jo zuten musika entzuten. Oso erakargarria izan zen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)