jueves, 13 de febrero de 2014

ESPERIMENTUAK

Hona hemen beste egunean gelan egindako esperimentuen argazki batzuk. Talde bakoitzak esperimento bat aurkeztu genuen besteen aurrean eta amaitzean etxean egindakoa azaldu genuen. Esperientzia polita izan zen!

martes, 11 de febrero de 2014

Bikoteka irakurtzen

Hasi gara bikoteka irakurtzen proiektua lantzen. Astelehenero eta asteartero jolasaldia eta gero burutzen dugu. Dibertigarria izateaz aparte irakurketa hobetzen laguntzen digu.
 
 

domingo, 9 de febrero de 2014

LIBURUTEGIAN

Hiru astean behin liburutegira joaten gara liburuak elkar trukatzeko. Joaten garen bakoitzean, gutariko bi ateratzen gara besteen aurrean irakurritako liburua azaltzeko. Ondoren, besteek galderak egiteko aukera izaten dute.



martes, 31 de diciembre de 2013

Abestia, txirula eta dantzak

Abenduaren 21ean Olentzero eguna ospatu genuenez, 5. mailako ikasleek gimnasioan egiteko abestiak eta dantzak prestatu genituen. Nahiz eta hasieran urduri egon, azkenean primeran egin genuen!!



viernes, 27 de diciembre de 2013

miércoles, 25 de diciembre de 2013

Gabonak

Gabonak ailegatu dira eta beti bezala ospatu ditugu. Hori aprobetxatuko dugu zuei zoriontzeko.

                                  GABONAK, GABON
                                  ZORIONAK, ZORION
                                     URTE BERRI ON

 

Kontsumo tailerrak

Gabonetako oporrak baino lehenago kontsumo tailerrak izan ditugu eskolan. Guk bi hauetan parte hartu dugu: internet eta etiketak. Inetresgarriak izan dira eta gauza pilo ikasi ditugu, gainera oso ondo pasatu dugu.