martes, 3 de junio de 2014

DENBORA-LERROA

Ingurunen, "Historiaurrea" gaia landu berri dugunez, guztion artean hurrengo denbora-lerroa osatu dugu:


IPUIN IBILTARIA IRAKURTZEN

Ostiralean 1. mailako ikasleen aurrean guk egindako ipuin ibiltaria irakurri genuen. Kontu handiz pronuntziatu genuen eta puntuazio markak errespetatu. Oso interesgarria izan zen guretzat eta txikientzat!



Ipuin ibiltariaren irakurketa

lunes, 19 de mayo de 2014

Euskal museoa

Gaur Euskal museora joan gara metroz. Bilboko alde zaharrean dago, metro geltokitik oso hurbil. Hiru solairu ditu eta hor arrantzari buruzko gauzak ikasi ditugu. Beheko solairuan Mikeldi famatua dago, ikusgarria benetan!
 
 

domingo, 11 de mayo de 2014

BASO BIZIDUNA

Bi tailer egiteko aukera izan dugu. Lehengoa martxoan izan zen eta tribu desberdinen bizimodua aztertu genuen. Bigarrena ostiralean izan genuen eta tolerantziari buruzko ariketetan eta jolasetan parte hartu genuen. Oso interesgarria iruditu zitzaigun!
Baso biziduna

martes, 22 de abril de 2014

Adibidez

Gure gelako Dani Sanchesek parte hartu du Adibidez aldizkariak antolatu duen lehiaketan, jarraian ikus dezakezue bere lana. Eskerik asko parte hartzeagatik!
 
 
 .

Gure lanak

Ingurune   dibertigarria   izan   daiteke,   batez   ere geure  gaiak  prestatzen  ditugunean.  Hori  dela eta hemen gaude gure ikaskideen aurrean aurkezpenak egiten.

miércoles, 9 de abril de 2014

PATIO JOLASAK

Bi asteazken hilero "txikiengana" joaten gara haiekin jolasteko. Abesti batzuk ikasi ditugu jolasak martxan jartzeko. Bi taldetan banatzen gara; bata goiko patiora joaten da lehengo ziklokoekin egoteko, eta bestea haur hezkuntzara. Esperientzia oso polita eta dibertigarria iruditzen zaigu!