domingo, 31 de mayo de 2015

SUMENDIA

     Pasaden ostiralean Jasonek ozpina, sodio bikarbonatoa eta harrikoa egiteko xaboia nahasten, etxeko sumendi bat egin zigun.
     Argazkietanikusiko duzue dibertigarria eta interesgarria izan zela.
 

domingo, 17 de mayo de 2015

TXISTULARIAK ESKOLAN


   Hilabete honetako azken ekintza  "Txistulariak Eskolan" izan da. Barakaldoko txistulariek guretzat azaldu zizkiguten txistu eta danbolinen ezaugarriak, non eta noiz jotzen duten... eta gero hainbat abesti jo zituzten.  


 
 
 

                                          


                                         










EUSKARA PIZTUZ

   Maiatzaren 6an, Fueros enparantzara joan ginen Euskara Piztuz ospatzera. Hor "Ai Zapotxin" abestu genuen Rosario eskolakoekin batera. Jaiari amaiera emateko dantzatu genuen.


 

BIDE HEZKUNTZA

   Aurten ere, Bide Hezkuntza zirkuitora joan gara. 5. mailakoek simuladorea daukagu, ziurtasun uhala erabiltzea oso garrantzitsua dela ulertzeko.

 

miércoles, 13 de mayo de 2015

TAILERRAK

    Hemen gaude berriro komentatzeko gelan egin ditugun tailerrak.
    Aste Santuko oporrak baino lehenago, Baso Biziduneko tailerrak izan genituen. Hortik atera ziren alkateari aurkeztuko dizkiogun hainbat proposamen.
    Kontsumo tailerrak ere egin ditugu. Batean, eligaiek dituzten etiketak astertu ditugu, eta bestean, teknologia berriek dituzten abantaila eta arrisku batzuei buruz hitz egin digute.
     Espero dugu ateratako argazkiak zuen gustokoa izatea.
     Agur, eta hurrengora arte.