miércoles, 23 de diciembre de 2015

Olentzero!!

Horra, horra gure Olentzero!!
Gabonak heltzear daude eta gure eskolan Olentzero eguna ospatu genuen. Goiz-goizetik abestera atera ginen eta ondoren merendola bikaina egin genuen. Bukatzeko eskolako ikasleen aurrean txirulaz abesti batzuk jo genituen.

Ekosistemen maketak

Kaixo!
Azken astean ekosistemen desberdinen maketak burutu ditugu; ur gazikoa, mendikoa, basamortua... Material ugari erabili ditugu eta oso dibertigarria izan da. Gainera asko ikasi dugu! 

lunes, 23 de noviembre de 2015

Zeruari begira

Pasaden ostegunean, azaroaren 19an planetarium ikustera joan ginen. Gorabiden zegoen eta oinez joan ginen oso hurbil zegoelako. Binaka joan ginen eta ailegatzean iglu bezalako puzgarri bat zegoen eta lehenengoz bederatzi sartu ziren eta besteak geratu ginen kanpoan liburu bat irakurtzen. Barruan kamara bat zegoen eta hortik izarrak, konstelazioak, planetak... ikusten ziren. Amaitu ondoren eskolara bueltatu ginen. Asko gustatu zitzaigun eta oso ondo pasatu genuen eta gustatuko litzaiguke itzultzea. 


martes, 17 de noviembre de 2015

Harreman-funtzioa

5.mailakoak hasi gara lanean, ordenagailuak hartu ditugu eta ekin diogu lanari harreman-funtzioa azaltzeko. Lan politak egin ditugu. Hona hemen guk egindako lehenengo lanak:



martes, 6 de octubre de 2015

Ongi etorri 5.mailara!!

Kaixo familiak!
Ikasturtea hasita dago eta 5.mailan martxa hartuta dugu. Gogor lan egin behar izango dugu aurtengo materia eta proiektu guztiak aurrera eramateko, baina poz-pozik eta energiaz hasi gara!! Hasi garen bezala bukatuko dugulakoan, ongietorria eman nahi dizuegu!!
5. mailako ikasleak eta irakasleak

 

miércoles, 24 de junio de 2015

AZKEN TXANGOA

Pasaden astean ikasturteko azken txangoa egin genuen, Añanara hain zuzen ere!


viernes, 5 de junio de 2015

IRTEERA BERRI BAT

       Gaur Euskal museoan egon gara.
     Metroz joan gara, eta denbora izan dugunez Unamuno plazaren ondoan dauden kolunpio batzuetara joan gara.
Hor oso ondo eta oso gustura egon gara.
     Museoan gauza asko ikasi ditugu hemengo ohiturei buruz.
     Amaitzeko taldeko argazkia egin dugu.
     Ze dibertigarria eta interesgarria izan den!!!

      

domingo, 31 de mayo de 2015

SUMENDIA

     Pasaden ostiralean Jasonek ozpina, sodio bikarbonatoa eta harrikoa egiteko xaboia nahasten, etxeko sumendi bat egin zigun.
     Argazkietanikusiko duzue dibertigarria eta interesgarria izan zela.
 

domingo, 17 de mayo de 2015

TXISTULARIAK ESKOLAN


   Hilabete honetako azken ekintza  "Txistulariak Eskolan" izan da. Barakaldoko txistulariek guretzat azaldu zizkiguten txistu eta danbolinen ezaugarriak, non eta noiz jotzen duten... eta gero hainbat abesti jo zituzten.  


 
 
 

                                          


                                         










EUSKARA PIZTUZ

   Maiatzaren 6an, Fueros enparantzara joan ginen Euskara Piztuz ospatzera. Hor "Ai Zapotxin" abestu genuen Rosario eskolakoekin batera. Jaiari amaiera emateko dantzatu genuen.


 

BIDE HEZKUNTZA

   Aurten ere, Bide Hezkuntza zirkuitora joan gara. 5. mailakoek simuladorea daukagu, ziurtasun uhala erabiltzea oso garrantzitsua dela ulertzeko.

 

miércoles, 13 de mayo de 2015

TAILERRAK

    Hemen gaude berriro komentatzeko gelan egin ditugun tailerrak.
    Aste Santuko oporrak baino lehenago, Baso Biziduneko tailerrak izan genituen. Hortik atera ziren alkateari aurkeztuko dizkiogun hainbat proposamen.
    Kontsumo tailerrak ere egin ditugu. Batean, eligaiek dituzten etiketak astertu ditugu, eta bestean, teknologia berriek dituzten abantaila eta arrisku batzuei buruz hitz egin digute.
     Espero dugu ateratako argazkiak zuen gustokoa izatea.
     Agur, eta hurrengora arte.



martes, 24 de febrero de 2015

DENTSITATEEN DORREA

5.mailakook ingurune arloan dentsitateak lantzeko esperimentu polit bat egin dugu.
Hona hemen bi geletan ateratako argazkiak.
Ikusi eta gero zuen gustukoa bada, hor agertzen dira erabilitako materialak zuek etxean egiteko.


martes, 17 de febrero de 2015

Eguzki Sistema

Ingurune arloan Eguzki-sistema gaia landu dugu, eta oso lan politak egin ditugu. 
Hona hemen argazkiak.