Gure gelako Dani Sanchesek parte hartu du Adibidez aldizkariak antolatu duen lehiaketan, jarraian ikus dezakezue bere lana. Eskerik asko parte hartzeagatik!
Ingurune dibertigarria izan daiteke, batez ere geure gaiak prestatzen ditugunean. Hori dela eta hemen gaude gure ikaskideen aurrean aurkezpenak egiten.
Bi asteazken hilero "txikiengana" joaten gara haiekin jolasteko. Abesti batzuk ikasi ditugu jolasak martxan jartzeko. Bi taldetan banatzen gara; bata goiko patiora joaten da lehengo ziklokoekin egoteko, eta bestea haur hezkuntzara. Esperientzia oso polita eta dibertigarria iruditzen zaigu!